ZIENTZIA AZOKA, BILBON

publicado a la‎(s)‎ 9 may. 2019 22:44 por Admin IES Uribe-Kosta BHI
Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian.DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.
Comments