XVI. GORLIZKO PINTURA LEHIAKETA

publicado a la‎(s)‎ 25 jul. 2013 14:50 por Admin IES Uribe-Kosta BHI   [ actualizado el 25 jul. 2013 14:51 ]


Lehiaketa eguna: 2013ko uztailak 31

Lehiatzaileak: Edonork har dezake parte, lan bakarrarekin.

Gaia: Gorlizko zerbait ezaguna izan behar da.

Teknika: Librea euskarri gogor eta zurian. 16 urtetik beherakoek orri zurian egin ahal izango dute.

Lanen Zigiladura: 9:00 eta 9:30 bitartean Kultur Etxean. Orduan lehiatzaileei txartel bana emango zaie, lanarekin batera beterik itzultzeko. Ez dira onartuko zuriz agertuko ez diren euskarriak.

Lanen aurkezpena: 14:00 eta 14:30 bitartean, Eloisa Artaza kaleko Udal erakustaretoan. Aurkezterakoan, fitxa beterik eman behar da.

Epaimahaia: Epaimahaikideak adituak izango dira. Sari banaketa 19:00etan egingo da.

Sariak:
1go 800 €
Akzesit: 300 €
Akzesit 16-30 urte bitartekoari: 300 €
Akzesit herriko sari gabeko onenari: 100€
Opariak 16 urtetik beherakoentzat

Sari-banaketaren unean sariduna egotea eskatzen da, saria berari emateko.

Lanen erakusketa: Lanak abuztuaren 8a arte egongo dira ikusgai erakustaretoan. Irabazle gelditzen den lana Gorlizko Udal Kultur Etxerako izango da.

Lanen berreskurapena: erakustaldia  amaitu ondoren egileek euren lanak berreskuratzeko, abuztuaren 31era arte izango dute, Kultur Etxean.

Kontutan izatekoak: lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiz onartzen direla esan nahi du. Antolatzaileek lehiketaren onerako aldaketak egiteko eskubidea bereganatzen dute. Lanak zainduko dituzte, baina lanek kalterik izanez gero erantzukizunik ez dute izango.

Comments