PIROPO LEHIAKETA

publicado a la‎(s)‎ 3 may. 2011 15:10 por Admin IES Uribe-Kosta BHI

Deskripzioa: Parte hartu nahi dutenek euskaraz idatzitako piropoa/k besterik ez dute egin behar. Bi kategoria egongo dira: 18 urterik beherakoentzat eta 18 urterik gorakoentzat.

Nola aurkeztu: Beren-beregi prestatutako orrietan, alde batean piropoa(k) eta bestaldean, ezizena, adina eta harremanetarako telefonoa eta e-posta.

Non aurkeztu: euskera4@uribekosta.org  helbidera mezu bat bidaliz edo euskaltegietan, ikastetxeetan, kultur etxeetan, gazte informazio bulegoetan, gazte topalekuetan, liburutegietan, zenbait tabernatan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegoan eta abarretan jarriko diren kutxetan.

Zer saritzen da?: Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, ez-arrazizta, adierazkor eta ludiko batez azaltzea.

Epea: Piropoa(k) aurkezteko epea maiatzaren 2ra artekoa izango da.

Sariak: Eskuko ordenagailu txiki bana kategoria bakoitzeko.

(Sari banaketa Urdulizko Kultur Etxean izango da maiatzaren 20an).

Irabazleak: Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak kategoria bakoitzeko onenak aukeratu eta web orrian jarriko ditu. Web orria bisitatzen dutenek piropo baten alde botoa eman dezakete. Boto gehien jasotzen duten piropoen egileek saria eskuratuko dute (kategoria bakoitzeko sari bana). Gainera, boto emaile guztien artean sari bat zozkatuko da (50 euroko balea Elkar Megadendan gastatzeko).

Piropoak egiteko tailerrak: Honez gain, nahi dutenentzat piroak euskaraz egiten trebatzeko ordu biko tailerrak ere eskainiko dira:
Comments