Ibilaldia 2011

publicado a la‎(s)‎ 13 may. 2011 6:28 por roberto fernandez   [ actualizado el 18 may. 2011 4:44 ]

Maiatzaren 29an, igandea, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdia ospatuko da. 1993an bezala, aurtengo edizioa hartuko du Ondarroak, "Boga!" lelopean. Jaialdiko antolatzaileek autobusez hurbiltzea eskatu dute. Horri kasu eginez edo, bi autobus antolatu dituzte oraingoz eskualdean. Lehenengoa Itzubaltzetako Gazte Asanbladak bultzatutakoa da, izen-ematea hilaren 23ra arte zabalik izango duena. Printzipioz, hamar eurotan jarri dute txartela, baina autobusa betez gero, merkeago izango dela agindu dute. Irteera goizeko 8:30ean jarri dute Itzubaltzeta / Romoko Simply supermerkatutik. Buelta, berriz, 22:00etan egiteko asmoa dute. Bestalde, Plentzia eta Gorlizko Gazte Informazio Bulegoek ere autobusa jarri dute Ondarroara joateko.  

Plentzia eta Gorlizko autobusaren kasuan, izen-ematea gaur edo bihar egin beharko da, eta adingabekoek gurasoen baimen idatzia beharko dute. Bidaiak bost euro kostatuko zaizkie Plentzian edo Gorlizen erroldatutakoei eta zortzi bestelakoei. Autobusa Plentziako Eroski Charter supermerkatutik irtengo da 8:45ean, gorliztarrak 9etan Caja Laboralean batzeko. Bueltan, berriz, 19:15erako eta 19:30erako izango dira Gorliz eta Plentzian, hurrenez hurren.
Comments