XIX. mende hasierako emakumeen bertsoak aurkitu dituzte Asteasuko artxiboan

publicado a la‎(s)‎ 11 dic. 2014 4:42 por mari luz arranz

Asteasuko artxiboan 1816. urte inguruko Maria Ignazia Mugikakoak eta bere ahizpek, aitak lagunduta, Maria Magdalena Lertxundikoaren aurka jarritako salaketaren dokumentazioa aurkitu berri dute. Aferak duen berezitasuna da irainen berri bertsotan eman zutela. «Garai hartan bertsoa zen komunikatzeko
modurik arruntena, gaur egungo whatsapparen alderatu daiteke. Emakumeek, noski, bertso horien sorreratan hartzen zuten parte. Iraintzeko edo berriak kontatzeko bertsoa erabiltzen zen», azaldu du Ereiteneko Amagoia Piak, hain zuzen astean behin artxiboa txukuntzera joaten den artxibozainak. Piak Iago Irixoaren laguntza izan du lana egiteko.
Irakurtzen jarraitu
Comments