Urko Aristi: "Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok"

publicado a la‎(s)‎ 6 oct. 2016 5:04 por mari luz arranz

ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan da Urko Aristi (Ibarra, Gipuzkoa, 1977) urte luzez. Azkenaldian, Bi errepidean eta Bizirik saioetan ibili da.«Urko Aristi, irratian gazteleraz! Nola liteke?». Galdera hori askotan entzungo zenuen azken asteotan, ezta?Batzuek, elkarrizketatzeko deitu eta Radio Euskadirako dela lautan esan arren, berdin jarraitu dute pentsatzen Euskadi Irratirako zela. Kontua da nik oposizioetan plaza atera nuela Eusko Irratiak talderako, eta hor irrati guztiak sartzen dira. Plaza Bilbon da, eta, Bilbon gauza gehientsuenak Radio Euskadirako egiten direnez, pentsatzen dut horregatik nagoela Radio Euskadin. Zuzendaritzak erabaki du.
Comments