Twitterreko euskal komunitatea eta euskararen erabilera: 2013ko apirileko estatistiken txostena

publicado a la‎(s)‎ 17 may. 2013 0:59 por mari luz arranz

Umapen Twitterreko euskarazko tuiterlarien eta txioen jarraipena egiten dugu. Hil honetatik aurrera, hileroko laburpen-txostenak argitaratzen hasiko gara. Hilean zehar euskaraz txiokatu duten erabiltzaileen kopurua, euskararen erabilera, eta antzeko zenbait datu orokor. Apirilean zehar5.292 erabiltzaile aktibo izan ditugu gure Rankingean. Erabiltzaile horiek 511.663 txio bidali dituzte, horietatik 251.364 (%49,13) euskaraz. Egunero, bataz beste, 8.378,80 euskarazko txio bidali ditugu. Gainontzeko hizkuntzen artean, mezuen %29 gaztelaniaz, %8 ingelesez eta %1 frantsesez. Batez ere euskaraz txiokatzen duten erabiltzaileak (%60 baino gehiago euskaraz), erabiltzaile guztien %38 besterik ez dira (2.000 inguru). Datu, estatistika eta grafika guztiak Umap.eu webgunean.
Comments