'Tribuaren Berbak', berriro martxan, 'Parisen euskaraz' atalarekin

publicado a la‎(s)‎ 9 mar. 2015 7:22 por mari luz arranz
Astelehenean, berriz, Kike Amonarrizek Bilbon, 'Tribuaren Berbak' saioa telebistatik kanpo erabiltzeko gida aurkeztuko du, saioaren atarian sortuko 'Tribuaren bloga' atalean oinarrituta.Bihar, –martxoaren 10ean- 22:25ean, ekingo dio denboraldi berriari ETB1eko 'Tribuaren Berbak' saioak, Parisen euskarazatalarekin. Saioaren bigarren atalean (martxoaren 17an), berriz, Kike Amonarrizek Korrikako petoa jantzi eta Euskal Herriko hainbat txoko bisitatuko ditu. Halaber, gaur arratsaldean, Kike Amonarrizek Bilbon, 'Tribuaren Berbak' saioa telebistatik kanpo erabiltzeko gida eskainiko du, saioaren web atarian sortutako 'Tribuaren bloga' atalean oinarrituta.
19:00etan izango da saioaren aurre-estreinaldia, EiTBren Bilboko egoitzan izango da, eta bertan izango dira Maite IturbeEiTBren zuzendari nagusia, Kike Amonarriz aurkezlea,Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia, eta Asier Amondo Korrikako koordinatzailea. Eitb.eus-en zuzenean emango dugu ekitaldia.
Comments