Toponimia ibilbideak Getxon

publicado a la‎(s)‎ 8 may. 2014 5:19 por mari luz arranz

Aurten ere, Bizarra Lepoan Euskara elkarteak, Getxoko udalarekin batera, Toponimia ibilbideak martxan jarri ditu. Herriko leku izenak, natura eta historia ezagutzeko lau ibilbide prestatu dituzte: Betiko Getxo, Kostaldekoa, Getxo Berria eta Hezeguneak.
Toponimiatik hasita eta historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen helburua da Getxo hobeto ezagutzeko aukera izatea. Horretarako, lau ibilbide prestatu ditu aditu talde batek: Betiko Getxo, Kostaldekoa, Getxo Berria eta Hezeguneak. Ibilbideak Getxo eta Getxotik kanpo euskaldun ororentzat dira eta taldeka zein bakarka egin daitezke, doan.

Bakarka etorri nahi dutenentzat egutegi hau prestatu dugu:
- Maiatzak 10: Hezeguneak ezagutzeko. Goizeko 9:00etan Fadura Kiroldegiko sarreran.
- Maiatzak 24: Kostaldeko ibilbidea egiteko goizeko 9:00etan Portu zaharreko Etxetxun.
- Ekainak 7: Getxo berrian sakontzeko goizeko 9:00etan “El Carmen” elizan.
- Ekainak 21: Betiko Getxo (txirrindulaz) egiteko goizeko 9:00etan Andra Mari elizan.

Ibilbideen inguruko informazio guztia getxokotoponimia.blogariak.net web gunean izango duzue. Eta ibilbideetan izena emateko deitu 688 635 350 telefonora edo bidali e-posta bat getxo.toponimia@gmail.comhelbidera.
Comments