Teknopolis-ekoek, jantzi berriarekin, XV. denboraldiari ekingo diote ETBn

publicado a la‎(s)‎ 6 oct. 2012 23:13 por mari luz arranz   [ actualizado el 6 oct. 2012 23:40 ]
Teknopolis saioaren XV. ekitaldia abian jarriko da asteburu honetan Euskal Telebistan. Teknopolis jantzi berriarekin dator kurtso honetan eta gainera kalera aterako da, hau da, erreportajeen aurkezpen guztiak, Miramoneko platoen erosotasunetik kanpo egingo dira, freskura eta dinamismo bila.Zientzia eta teknologia gaiekin lotutako erreportajeak izango dira programaren oinarria. Monografikoak ere egingo dira urtean zehar, eta, monografiko izan barik, programa berean gai batekin erlazionatutako istorioak ere kontatuko dira.
Comments