Ruper Ordorika: "Uste dut kulturalki geroz eta ezberdinduagoak daudela Hegoaldea eta Iparraldea"

publicado a la‎(s)‎ 17 dic. 2014 3:02 por mari luz arranz   [ actualizado el 17 dic. 2014 3:02 ]
Hamaseigarren diskoa atera berri du Ruper Ordorikak. "Lurrean etzanda" ekoizpenak hamaika kantu ezberdin plazaratzen ditu, baina kantariak berak erraten duen bezala "abesti guztiak soinu aldetik bateratuak dira". Betidanik izan du harremana Ipar Euskal Herriarekin abeslari oñatiarrak eta betidanik izan duen loturari esker ondorioztatu du "sasoi luze batean, Euskal Herriko musika aurreratuena" iparraldeko hiru lurraldetan egiten zela. Urte hauetan sentimendu ezberdinak transmititu ditu bere melodiaren bidez, Ruper Ordorikarentzat "musikagintza, salbazio gune bat" delako. Ikusi elkarrizketaren BIDEOA.
Comments