Ramon Saizarbitoria, Euskadi literatura saria 'Martutene' lanagatik

publicado a la‎(s)‎ 29 oct. 2013 8:53 por mari luz arranz


Ramon Saizarbitoriak jaso du 2013ko Euskadi literatura saria, Martutene lanagatik, euskarazko literatura modalitatean. Ramiro Pinillak jaso du gaztelaniazko literatura saria, eta Elena Odriozolak, literatura lanaren ilustrazioarena. Itzulpengintza alorreko saria, berriz, Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle bikoteak irabazi du, Tom Sawyer-en abenturak lanagatik.Epaimahaiak Ramon Saizarbitoriaren Martutene lana goraipatu du, haren eleberri onena eta intimoena delakoan; Euskal literaturaren lan klabea, epaimahaiaren iritzian.Afektibotasuna, gizartea eta literatura dira, horren arabera, lan handi honen hiru ardatzak. "Sariak ez dira irabazten, eman egiten dira", esan du Saizarbitoriak, apal, eta Martutene atzean utzi eta aurrera egin nahi duela erantsi du.
Comments