Poziktibity: euskaraz, lotsarik eta beldurrik gabe

publicado a la‎(s)‎ 27 may. 2014 20:47 por mari luz arranz

'Poziktibity', "jarrera bat da", gaurkoan azaldu dutenez, "tonu bat, balore batzuk". Kanpainaren helburua jendea euskaraz hitz egitera animatzea da, lotsak, beldurrak eta segurtasunik ezak alde batera utziz.Gizartean erreferente diren pertsonek sortutako elkarrizketez baliatu da 'Poziktibity'. Formatu ezberdinetan erakutsiko dituzte elkarrizketa horietan, elkarrizketako protagonistek euskararekin esparru ezberdinetan izan dituzten esperientziak kontatuko dituzte: familian, aisialdian, lanean...Bideoan grabatutako elkarrizketak hiru lekutan zabalduko dira: kalean, hedabideetan eta, batez ere, Sarean, ekimenaren webgunean, zabalduko dira.Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriartek esan duenez, "azken urteotan, esan eta esan ari gara geroz eta euskaldun gehiago garela, eta hala da. Hau erabat da poztekoa. Hala ere, euskararen ezagutza eta bere erabilera ez dira neurri berean hazi. Hori neurri batean normala da, baina hori da gu arduratu behar gaituena, eta arduratzen gaituena. Eta hor jarri behar ditugu orain gure indarrak".Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak erantsi duenez, "badira arrazoi asko hizkuntza bat edo beste bat erabiltzeko hautua egiten denean. Jendeak bere beldurrak, lotsak, konplexuak... ditu eta gauza normala da. Hemen sartzen da 'Poziktibity'. Hori da bere lekua. Proiektu honek beldurrik eta konplexurik gabeko euskararen erabilera bultzatzen du. Alegia, jendea animatzea da bilatzen duena. Euskararik txarrena egiten ez dena da".



Eitb
Comments