"Marabilla" Miribillan: Fredi Paia

publicado a la‎(s)‎ 21 dic. 2014 1:07 por mari luz arranz
«Poteoan edan baitut / atlantiko ozeanoa / urdindu da zirrotiko / nire gibel tiranoa. / Gibel berri behar dut / organo gazte sanoa / pertsona lasai batena / kirolari abstemioa / belarjale yogalari / mistiko monogamoa / beti entzuten duena / musika gregorianoa. / Beldur bat badut nirekin / eta azaltzera noa: / lehenago heldu leikela / elizako organoa». Estilo beretik jarraitu zuen bigarren bertsoan. «Ta apurka itzaliz doa / nire gibel dinamoa / jada alokatu behar dut / hileta poligonoa / harrizko mauselo ta / denetzako solomoa. / Emailerik ez badator / ta ordaindu barik banoa / nire partez pagaizue nire hilkutxako ebanoa», bukatu zuen bigarrena. Azken bertsoan eskua heriotzari emango zion.
Comments