"Lan sakon baten ostean dator eibartarrak plazaratu barri dauen Mendebaleko euskara (Elkar). Liburu zehatz eta dibulgatibo honetan Araba, Bizkaia, Deba ibarra, Urolaldea, Goierri eta Burundako berbakerea erakusten dau. Urteak daroaz euskerea eta batez be euskalkiak ikertzen. Euskal Herriko eskualde desbardinetan denporaldiak emon ditu bertako dialektoak aztertzen. Berak zabaldu eban bizkaierea Arabatik datorren hipotesia. 1998an euskerearen dialektoen mapa gaurkotua aurkeztu eban eta igaz, Euskalkiak.eus webgunea be martxan jarri eban." Bizkaie.eus |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >