Kirolean ere euskaraz

publicado a la‎(s)‎ 7 oct. 2015 23:28 por Arantza Arredondo

Aitxu! Euskara taldea, UK Mankomunitatea, Sopelako Udala eta Serviocio elkarlanean ari dira kirola mundua ere euskalduntzeko ahaleginetan.


Hau dela eta Urriaren 9an, kiroldegiko monitoreek lagunduta, hainbat kirol jardueratan (Body-Combat, Sh Bam, Pilates, Body-Balance, Body-Pump) euskaraz aritzeko aukera izango dugu Sopelan. Goizean, Sopelako Ander Deuna ikastolako eta Plentziako Uribe Kosta institutuko Batxilergo 1.mailako gazteontzako momentua izango da, eta, arratsaldean hurbilduko garen guztiontzakoa.


Athletic Bilbao futbol taldearen kamiseta bat zozkatuko dute, jokalariek sinatutakoa.

Comments