Jakin aldi berri bat urratzen

publicado a la‎(s)‎ 13 jun. 2017 2:39 por mari luz arranz

"Jakin aldi berri bat urratzera dator 2014 honetan. Aurten 58 urte beteko dira Arantzazun lehen zenbakiak argia ikusi zuela, 45 hiritartu zela, eta 37 Joan Mari Torrealdai buru duen taldeak modernotu eta arnas berri bat eman ziola. Aurtengoa ere aldaketa urtea izango da: batetik, 200. zenbakiarekin batera aldizkaria itxuraldatu eta kolorez jantzitza datorrelako; bestetik, sareko atari hau bera goitik behera berritua eta osatua aurkezten zaigulako, eta, azkenik, egitura aldatu eta Jakin fundazio bihurtu delako.
Jakin gogoetarako, kritikarako eta azterketarako aldizkari gisa jaio zen 1956an, eta hala jarraitzen du orain ere, euskal kulturako eta mundu zabaleko auzi nagusiak aztertuz eta elikatuz. Urte horietan guztietan egoera anitz eta aldaketa asko bizi izan ditu, baina oraingo hau inoizko handiena dela uste du Joan Mari Torrealdai zuzendariak, eta baita aurtengoa urte erabakigarria izango dela ere Jakinentzat."
Comments