Internetera jalgi da euskara, domeinu propioa lortu dugu : .eus

publicado a la‎(s)‎ 15 jun. 2013 1:20 por mari luz arranz

"Bazebilen eta badabil. Eta bilgune bat izango du orain, eta munduaren aurrean agertzeko bidea, badirela erakusteko leihoa. Euskarak eta euskal kulturak lortu dute Interneten beren domeinua: .eus. Orain bost urte hasitako bideari atzo eman zion azken baietza ICANN erakundeak; Interneteko domeinuak arautzen ditu elkarte horrek, eta bide eman dio euskararen eta euskal kulturaren topaguneari. Ikusi du komunitatea bat eginda dagoela, nahi duela Interneten bere burua agertu, nahiak eta baliabideak bildu dituela horretarako. Abian noiz jarriko duten zehaztea falta dute.
Bazebilelako, ibiltzen segitzeko hauspoa eman nahi ziotelako, domeinua aitortzeko bidea hasi zuten orain bost urte. Euskara eta euskal kultura Interneten bazebiltzala nabarmendu zuten, urratsak egiten ari zirela, eta hori jendaurrera agertzea falta zela. «Interneten bere espazio birtuala badu euskarak. Baina espazio horri, izanari, izena jarri nahi diogu»."Berria
Comments