Ibon Sarasola: "Erabilera ponderatuak agindu behar du, ez zuzentasunak"

publicado a la‎(s)‎ 14 abr. 2015 2:21 por mari luz arranz

Koldo Mitxelenaren ondoren euskal lexikografian eraginik handiena izan duen hizkuntzalaria da zalantzarik gabe. Haren lanak euskara zuzentzaileen esku-liburu izan dira eta izango dira aurrerantzean ere, bukatzen ari den “Egungo Euskararen Hiztegia”, esate baterako. Ikuspuntu aldaketa nabarmen bat ezarri nahi izan du, ordea. «Zuzentasunaren irizpideak ez du balio inongo hizkuntzatan, erabilerak baizik», dio irmotasun handiz. Karlos Santamaria eraikineko liburutegian aurkitu dugu lanean mahai arrunt batean, isiltasunean, edozein ikasleren pare.
Comments