Hitzaldia:Euskararen ordenantzak, Getxon ere?

publicado a la‎(s)‎ 13 ene. 2014 3:14 por mari luz arranz

Bizarra Lepoanek, Getxoko euskara elkarteak, Paul Bilbaoren (Kontseiluko idazkari nagusia) hitzaldia antolatuko du urtarrilaren 23an, Algortako Villamonte kultur etxean, 19:30ean.
Euskara elkartean urteak daramate gai hau lantzen eta oraingoan gaia zabaldu nahi dute. Ordenantzak Udal mailako legeak dira (lege guztiak bezala, derrigorrez bete beharrekoak) eta hizkuntza eskubideak ere, lege bihurtu nahi dituzte Getxon. 

Gaia hobeto ezagutzeko, urtarrilaren 23an Paul Bilbao Sarria (Kontseiluko idazkari nagusia) izango dugu Villamonte kultur etxean, 19:30ean.
Comments