Giza katea jarraitzeko, webgune berezi bat, hiru TB seinale eta, bere xumean, Sustaturen 'blogbizi' bat

publicado a la‎(s)‎ 7 jun. 2014 6:28 por mari luz arranz

Gure Esku Dago herri dinamikak erabakitze eskubidearen alde antolatu duen giza katearen kontaketa egingo dute Sustatun ere. Horretarako orain gutxi estrenatu duten Blogbizi live blog teknologia erabiliko dute. Hainbat komunikabidek, bestalde, elkarlanean partekatuko dituzte baliabideak jarraipena egiteko, eta webgune berezi bat ere zabalduko da.Webgune berezi hori hurrengo orduetan irekiko da, eta orduan jakinaraziko da URLa. Datorren astean, webgune honen kodea askatu egingo da lizentzia libre batekin.
Horrez gain, Whatsapp eta Twitter bidez bildutako argazkien kilometroz kilometroko argazki bilduma interaktiboa eta Arrosa irrati sarearen zuzeneko kontaketa ere izango dira.
Comments