"Euskal Herriko Ahotsak proiektuan urteak daramatzagu adineko lekukoen bizipenak jasotzen eta www.ahotsak.eus webgunean erakusten. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko: zer gustatzen zaien, zer egiten duten, zeintzuk diren euren zaletasunak... Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Gazteek lagunartean erabiltzen duten hizkuntza informala biltzen ere ahalegindu gara, eta jasotakoa gazte hiztegi batean sareratu dugu. Ea gustuko duzuen!" |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >