Euskarazko irainak XVII. mendean

publicado a la‎(s)‎ 7 ene. 2014 2:20 por mari luz arranz

"Fernando Maiora Mendiak Reino de Navarra. Euskera. Injurias, coplas, frases (2011) liburuan XVI. mendeaz geroztiko euskarazko lekukotasunak biltzen ditu garaiko hainbat eta hainbat agiritan hauen xerka ibili ondoren. Euskara arkaiko eta zaharraren lekukotasunen korpusa osatzen lan baliagarria bada ere, hona gogora ekarri dugu bertan agertzen diren hainbat irain direla eta. Hain zuzen ere hiru irain aipatu nahi ditugu:

Adaburu: Irain hau maiz lekukotzen da XVII. mendeko agirietan. OEH begiratuta ikusi liteke adaburueuskaraz lekukotu izan dela eta animali zein zuhaitzen adarrekin lotura duela. Aipatu ditugun agirietan, ordea, bestelako adar batzuez ari dela dirudi, senarrak emazteari eta emazteak senarrari jarritakoez alegia: “la dicha Maria Martyn de Esain dixo a daltas vozes publicamente al dicho Martyn de Echalecu y en bascuençe adaburuçarra, que en romançe quieren dezir cornudo viejo.”
Tolosaldeko ataria
Comments