Euskararen erabilerak gora egin du lan-esparruan, baina ez etxeetan

publicado a la‎(s)‎ 7 abr. 2014 8:05 por mari luz arranz
Euskaldun kopurua handiagotu da, baina euskararen erabilera familiartean txikiagotu. Horiexek dira euskararen V. Mapa Soziolinguistikotik eratorri daitezkeen bi ondorio nabarmenenak. Mapa Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan aurkeztu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte, eta Hizkuntza Politikako sailburuordea, Patxi Baztarrika, egon dira bertan.
Mapa Soziolinguistikoak euskarak EAEn izan duen garapenaren berri ematen digu.V. Mapa Soziolinguistikoak zenbait ondorio positibo dakartza. Izan ere, euskara biziberritzeko prozesua EAEn azken 30 urteotan hazkunde baten kronika izan da orokorrean. Gaur egun, herritarren % 36,4k badaki ongi euskaraz, eta duela 30 urte % 22k bakarrik. Aldi berean, duela 30 urte herritarren bi heren ziren euskaraz tutik ere ez zekitenak, eta gaur egun % 44 dira erdaldun hutsak. Alegia, euskaldunen ehunekoak 14,5 puntuko hazkundea izan du 30 urteotan.
Comments