'Euskarak eta euskal herritarrek asko zor diote Haritschelharri'

publicado a la‎(s)‎ 2 sept. 2013 7:06 por mari luz arranz
Eusko Jaurlaritzak "atsekabe handiz" hartu du Jean Haritschelhar Euskaltzaindiako presidente ohiaren heriotza, eta bere gisako pertsonen lanari esker izan dela posible euskararen biziraupena XXI. mendean nabarmendu du. Jean Haritschelhar hil da igande honetan Miarritzeko klinika batean, hainbat egunez larri egon ostean.
"Haritschelhar literatura ikerlari eta euskaltzainak bizitzaren zatirik handiena eskaini zion gure hizkuntza ikertzeari. Maila honetako pertsonen ahaleginari esker izan da posible euskararen biziraupena XXI. Mendean", adierazi du Eusko Jaurlaritzak ohar batean. 1962ko uztailaren 27an euskaltzain oso izendatu zuten, eta Euskaltzaindiako presidente izan zen 16 urtez, 1989tik 2005era bitartean.
Comments