Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen kabineteak honako txostena argitaratu zuen duela gutxi. Eta hauxe egilearen aitzin solasaren zatia: " Lanketa honen bidea jakimin soziolinguistiko hutsetik abiatu da, EAEko gizartearen lagin adierazgarri batek zabaldutako aukera. Zer ote da euskarazko gaitasun eta hizkuntza horren erabilera zein iritzien atzean dagoena? Zein dira hiru hizkuntza dimentsio horiei lotuen agertzen diren biztanleriaren izaera eta ezaugarriak? Azken buruan, kezka horien gakoa da euskarak etorkizun oparo izan dezan behar den giro mota mikrosoziala bilatzea. Egoera horretara iristeko bidea zein izan litekeen arakatzea." |