Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. txapelketa, urriaren 11an Irunen

publicado a la‎(s)‎ 29 sept. 2014 8:10 por mari luz arranz

Zortzigarren edizioa du aurtengoan Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak, gurutzegrama zale euskaldunen lehiaketa nagusiak. Egitarauan halako aldaketarik bideratu ez den arren, guztiz esanguratsua da, ordea, aurten antolatzaileek, LUMA aldizkariaren egileek, leku eta egutegi mailan aintzat harturiko erabakia, Irungo Bidasoako EKT elkartean eta urriaren 11n jokatuko baita txapelketa, eta ez Irungo Ola Sagardotegian eta azaroaren azken larunbatean, azkenaldi honetan gertatu bezala. Erne egon zaitezte, beraz, hartan parte hartu nahi duzuen guztiok, egutegian beharreko urratua egiteko, eta beharreko lekura xuxen-xuxen joateko.
Comments