Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Dokumentazio Gune Digitala sortu du Galtzagorri Elkarteak

publicado a la‎(s)‎ 25 feb. 2013 5:19 por mari luz arranz
Dokumentazio Gunea izeneko atal berri bat jarri du martxan Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak www.galtzagorri.org-en. Bertan, euskarazko Haur eta Gazte Literaturan argitaratzen diren liburuen inguruan prentsan egiten diren kritika literarioak hilez hil biltzeaz gain, Haur eta Gazte Literaturaren inguruan argitaratzen diren liburuen giden bilduma eta Haur eta Gazte Literaturaren inguruko Bibliografia jasotzen da. Horrez gain, Haur eta Gazte Literaturaren inguruko aldizkarien mailegu zerbitzua bideratzen jarraituko du Galtzagorrik bere web orrialdetik.Galtzagorri
Comments