'.EUS DOMEINUA'...badator!

publicado a la‎(s)‎ 28 abr. 2014 1:10 por mari luz arranz

"Pasa den apirilaren 15ean abiatu zen lehenengo '.eus' domeinua, eta aurrerantzean webgune gehiagok izango dute domeinu hori. Horretarako hiru fasetan zabalduko da domeinuaren parte izateko atxikimendua. Lehenengo faseagaurtik aurrera abiatuko da, eta promoziorako fase bat izango da. 90 aitzindarik hartuko dute parte bertan, eta “fase esklusiboa” izango da Iratxe Esnaola '.eus' fundazioko kidearen arabera. Aitzindari horien artean norbanakoak, euskara eta euskal kulturaren sustapena aktibitate nagusi duten entitateak, erakunde publikoak eta hauengandik eratorritako erakundeak eta enpresak eta hedabideak egongo dira bertan. Fase honetan ekarpen ekonomiko berezia egin beharko dute erakunde horiek, eta maiatzaren 30era arte jasoko ditu fundazioak..."
Comments