Gaurtik aurrera kanal berri bat dago BERRIA.INFOn: Ereiaro du izena, eta euskarari buruzkoa da. Euskararen egoera, hizkuntz politikak, gizarte mugimendua... Euskararen normalizazioari buruzko edozein gaik izango du lekua bertan. Kanalak.berria.info/euskara helbidean egongo da ikusgai. BERRIAk kudeatuko du kanala eta, besteak beste, arlo hauek jasoko ditu: - Euskararen inguruan BERRIAn argitaratutako albiste, elkarrizketa, iritzi... guztiak. - Hizkuntz eskubideez salaketak egiteko txoko bat egongo da. - Euskarari buruzko agiriak, agenda eta webguneak. |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >