Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan

publicado a la‎(s)‎ 8 abr. 2013 2:15 por mari luz arranz

XX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik.Uribe Kostako euskaltzaleon erreferentea bihurtu dan txapelketa hau apirilaren 27an ospatuko da, baina izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da. Horretarako, taldearen izena, kideren baten telefono zenbakia edo posta-helbide elektronikoa aurkeztu beharko da. Taldeek hamar euro ordaindu beharko dabe izena emoterakoan, inskripzino gisa. Bazkaria, barriz, 18 euroko izango da personako.

Bizkaie

Comments