Euskal Herria Museoak “Emakumea eta Euskal Pilota. Mujeres y Pelota Vasca” erakusketa aurkezten du. Honekin, emakumeak euskal pilotan izan duen presentzia gogoan izan nahi da eta merezitako omenaldi bat egin bere lanari. Antzinatik jokatu da pilotan, hainbat jokamoldetan, munduan barrena, eta jokoak Euskal Herrian lortu du osperik handiena. Sortu zenetik, gizonarekin lotuta egon da eta, hortaz, pilotalekuak gizonezkoen lekuak izan ohi dira beti. Hala eta guztiz ere, emakumeek ere hartu dute parte pilota jokoan aspaldidanik, eta, hain zuzen ere, erraketa jokoan espezializatu ziren eta lortu zituzten lorpen handienak. Erraketista hauek izan ziren emakumezko kirolarien artean lehen profesionalak. Erakusketa bost ataletan banatuta dago. Atal bakoitzean tresna eta testigantza ezberdinen bidez, ahaztutako erraketisten presentzia gogora ekarri nahi da XX. mendeko Mundu mailako kantxetan. |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > Euskara Mundua >