Bi elikadura hiztegi linean

publicado a la‎(s)‎ 20 oct. 2014 1:57 por mari luz arranz
Sukaldaritza, nutrizioa, biologia, gastronomia, enologia, soziologia, bromatologia, elikaduraren antropologia eta beste adarren bateko lau mila hitz euskara hutsean bildurik, Edorta Agirrek lau urte lanean eman ondoren, Elikadura hiztegiak lehen urratsak egin ditu; proiektuaren erdira iritsi da, beraz.
Bi osagai ditu hiztegiak:
Glosario hutsa. Euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak.
Hiztegi entziklopedikoa. Aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan.
Comments