Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

publicado a la‎(s)‎ 28 mar. 2014 3:30 por mari luz arranz
Kaleko Artearen Artekale Elkartekoen eskutik, Izaskun Agirresarobe eta Barbara Govan bikoteak, Brett Baileyk idatzitakoNazioarteko Mezuaren irakurketa antzeztua eskainiko du Bilboko Arriaga Plazan, eguerdiko 12:00etan.
Artista biak zerutik lurrera eta lurretik zerura egingo dituzten akrobazia artean arituko dira irakurtzen eta aldarrikatzeko mezua zabaltzen: "Gizartea dagoen tokietan, antzezpenaren muin gaitzetsiezina azaltzen da".
Egunean zehar, Gaitzerdi Konpainiaren eskutik, espazio honetan jarriko da kamioi bat, eta bertan, irrati antzezpena eskainiko da. Arratsaldean, 20:00etan, publikoarekin aurrez aurreko topaketa bat ikusteko aukera egongo da: Media Vuelta.
Beste aldetik, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna eta bere bizitzaren10 urteak ospatzeko, Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian kokatuta dagoen Bilbao Eszenan, martxoaren 28an, hainbat jarduera egingo dira. Hasteko 17:15etatik aurrera Antzerkiaren Egunaren esanahia ezagutzera emango da manifestuaren bitartez. Antzerkiaren Sari Nazionalak, Ramon Barea bilbotar antzezle eta zuzendariak, nazioarteko mezua irakurriko du. Ekitaldi xume honek, Ramon Barearen omenaldi izan nahi du.
Comments