Euskara Mundua

LITERATURIA 2017

publicado a la‎(s)‎ 7 may. 2017 1:20 por mari luz arranz


Maiatzaren 25etik 28ra, idazleak, argitaletxeak eta irakurleak nahastuko dira Zarauzko kale eta aretoetan, literaturarekin gozatzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ispilua izango da aurtengo gaia, eta Literaturia gure isla da, berriz, leloa. Hain zuzen ere, uste dute, liburuek bezala, Literaturiako ekitaldiek ere aukera ematen dutela norberak beren buruarekin topo egiteko eta, agian, baita ezagutzen ez zituen alderdiak deskubritzekoa ere. Ideia hori iradokitzen du kartelak ere.
Egitarau bete betea aurkeztu dute Kaxildan egin duten aurkezpenean. Hiru gune izango ditu Literaturiak. Batetik, Modelo aretoak emanaldiak, antzerkia, errezitaldiak, solasaldia eta bideo-emanaldiak hartuko ditu. Emanaldietako asko estreinaldiak izango dira, eta haietako baten aurrerapen bat eskaini dute Irati Jimenez idazleak eta Petti musikariak Kaxildako aurkezpenean.
Modeloko oholtza-gainera aterako diren beste sortzaile batzuen izenak ere aipatu dituzte antolatzaileek: Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Bihotz Bakartien Kluba, Huts Teatroa, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Lou Topet, Iban Zaldua, Miren Gorrotxategi, Fito Rodriguez, Ramon Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Lorea Agirre, Josu Landa…
Bestetik, larunbatean egun osoz eta igande goizean, liburu-azoka egingo da Musika Plazan. Aldi berean, kioskoa haurren gunea bihurtuko dela azpimarratu dute. “Jon Braunen tipia” deitu diote, Manolo Urbietaren omenez, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak hartuko ditu: ipuin-kontalariak, ilustratzaileak, poesia-tailerra, irakurle gazteen klubaren antzerkia…
Azkenik, aurten argitaratutako liburuen aurkezpenak hartuko ditu Garoa liburu-dendak, larunbatean egun osoz.
Egitarauaren aurkezpena bukatzeko, Literaturia iragartzeko bideoa estreinatu dute. Iraia Elias da protagonista, eta herriaren eta Literaturiaren irudi bitxia islatzen du. Literatura-zale guztiak, haur zein heldu, egun horietan Zarautzera hurbiltzera gonbidatuz amaitu dute aurkezpena.

Probatu LANSAREAN, enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko erreminta

publicado a la‎(s)‎ 3 may. 2017 12:51 por mari luz arranz

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak LANSAREAN proiektua jarri du martxan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko du:Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.
Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.
LANSAREAN erreminta berriak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.Oso erraza da. LANSAREANen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue. Probatu tresna berri hau eta lagundu, zuen ekarpenekin, etorkizunerako hobetzen.

JOSE MIGUEL BEGOÑA SOPELAKO BERTSOZALEA ZENDU DA. GOIAN BEGO.

publicado a la‎(s)‎ 26 abr. 2017 7:38 por mari luz arranz

"ALBEren 35. urteurrenean, 2015ean, merezitako AHOBI saria eman genion bertsozale fin eta ALBElagun aspaldiko honi. Orain, umezurtz utzi gaituen honetan, bihoazkio gure doluminik eta sentikorrenak haren sendi osoari, eta gure agurrik ohoretsuena bertsozale apal bezain handiari. Beti arte, Jose Miguel!"Albe.eus

BADATOR KONTULEKU. Familia giroan euskaraz irakurtzen ikasteko aukera paregabea.

publicado a la‎(s)‎ 21 abr. 2017 11:22 por mari luz arranz



ZER DA KONTULEKU?
KONTULEKU, 3-7 urte bitarteko umeentzat eta gurasoentzat zuzendutako egitasmoa da eta helburua irakurketa familiengana gerturatzea da. 3-7 urteko umeentzako egitasmoa da. 8 ume egongo dira talde bakoitzeko eta ume bakoitzarekin guraso bat egon beharko da. Kontalari batek gidatuko du taldea. Guztira beraz, 8 umek, 8 gurasok eta kontalariak osatuko dute taldea. KONTALARIAK irakurriko ditu istorioak, ipuinak, kontakizunak...eta gurasoek eta umeek adi adi entzungo dute kontatutakoa.Uribe Kostako herrietan apirilaren 24tik aurrera martxan jarriko dugun egitasmoa da.Astean behin, herriko liburutegian edo kultur etxean batuko gara eta gidari batek ipuin laburrak, istorio dibertigarriak eta magiaz beteriko kontakizunak irakurriko dizkigu.Astelehenetan Urdulizko kultur etxean, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte.Asteartetan, KURTZION, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte.Asteazkenetan GOÑI PORTALen, 3 eta 4 urtekoak 17:30etatik 18:30ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:30etik 19:30ak arte.Ostegunetan Armintzako kultur etxean, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte.INFORMAZIO GEHIAGO: 688 654 773

Korrika

publicado a la‎(s)‎ 31 mar. 2017 6:41 por Arantza Arredondo   [ actualizado el 31 mar. 2017 6:47 ]

Emozioz borborka abiatu da hogeigarren Korrika
Arratsaldeko bostetan abiatu da Korrika, Otxandiotik. BERRIAk zuzenean eman du Korrikaren hasieraren berri, eta kontakizun berezia egingo egunez egun ere. Berria



Txoriak.eus: Euskal Herriko txorien fitxak eta izendegia sarean ikusgai

publicado a la‎(s)‎ 21 feb. 2017 9:57 por mari luz arranz


"Txoriak.eus webgunean, Euskal Herriko txori eta hegaztien inguruko informazioa batu dugu. Euskal Herriko txori-espezieen fitxak osatu ditugu eta, informazio ornitologikoarekin batera, txori bakoitzaren euskarazko izendegia ere aurkezten da (elkarrizketen bidez, baserritar eta ehiztarien artean ahoz jasotakoa). Webgunearen oinarrian, Asier Sarasua biologoak egindako izen-bilketa dago. Euskal Herriko Ahotsak proiektuak ere hartu du parte garapenean eta alderdi teknikoaz Codesyntax enpresa arduratu da."

Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari?

publicado a la‎(s)‎ 21 feb. 2017 9:52 por mari luz arranz


"Taberna batean egin dute topo lehen aldiz. Ez dute elkar ezagutzen. Edadean aurrera doa bat, gaztea da bestea. Bertako euskaran hasi dira biak berriketan, firin-faran, zaharrak gazteari nongoa den galdetu dion arte: "Hemen bizi naiz, baina Alacantekoa naiz berez". Zaharraren buruan zer mekanismo ezkutuk egin duen klik, automatikoki erdaraz jarraitu du solasaldia. Euskaldun berriek egunero bizi duten esperientziatako bat baino ez da, Atzo Estibaliz Amorrortu eta Ane Ortega ikerlariek Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren estreinaldian kontatu zigutenez." Gehiago...

Euskal komikien berririk osoenak Komikeri blogean

publicado a la‎(s)‎ 14 feb. 2017 3:09 por mari luz arranz

"Komikeri blogaren gerizpean, irakurle hori, euskaraz argitaratu den komikigintza biltzeko ahalegin bat aurkituko duzu. Bilketa horren ondotik lortutako datu guztiak ikusgai izango dira sarrera eta azpisarreretan ordenaturik." Euskal komikien berririk osoenak bertan. Guztia irakurri (komikeri.wordpress.com) »»

Gai-jartzailetza eta bertso-epailetza ikastaroak denentzat

publicado a la‎(s)‎ 12 feb. 2017 11:57 por mari luz arranz

"Aurten ere, epailetza eta gai-jartzailetza ikastaro laburrak eskainiko ditu Elkarteak. EPAILETZA Epailetzari buruzko ikastaroa otsailaren 21ean izango da, eta hizlaria Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa izango da. Aurrekoetxea Bizkaiko Txapelketako epaile taldeko kidea da eta ikastaroa bertsoen epailetzan trebatu gura duen edonorentzat izango da."Bertsozale.eus

Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma

publicado a la‎(s)‎ 26 ene. 2017 11:20 por mari luz arranz

KLIKASI Azkue Fundazioak sortutako plataforma berria da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago. Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak. Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere. KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.INFO+

1-10 of 242