Rosa Huertas idazlea institutoan egon zen DBHko 4. mailako ikasleekin. Bere liburua Mala luna komentatuz gain, Miguel Hernández poetari buruz hitz egin zigun Munduko Poesia Egunean. Hitzaldia hainbat argazkirekin azaldu zigun. Ondoren, ikasleek egindako galderak erantzun eta gero, bere bigarren nobelari buruz, Tuerto, maldito y enamorado, hitz egin zuen. Bukatzeko, liburutegian dauden aleak, baita ikasleenak ere, sinatu egin zituen. Rosa Huertas, eskerrik asko Plentziako institutora etortzeagatik. |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > IKASLEEN BERRIAK >