Piropo lehiaketa abian da

publicado a la‎(s)‎ 22 ene. 2013 4:29 por mari luz arranz

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoa edo amodio oharra aurkeztu besterik ez du egin behar. Piropoa helarazteko bidea: email baten bitartez bidali, piropo@uribekostabhi.com-era. Gogoan izan, piropoarekin batera zeure datuak ere idatzi beharko dituzuela: izen-abizenak eta taldea.
Piropoak urtarrilaren 16tik otsailaren 1era arte aurkez ditzakezue. Ondoren, epaileok piropoak aztertu eta erabakia hartuko dugu. Horretarako kontuan hartuko dugu, besteak beste: originaltasuna, sormena, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edota sexista ez izatea.
Sariak zein diren jakin nahi? Klikatu hemen
Comments