Pedro Ruiz institutoan

publicado a la‎(s)‎ 8 abr. 2011 0:34 por Ricardo Ibarra

Pedro Ruiz, ipuin kontalaria, institutoan izango dugu DBHko 1.mailako ikasleekin apirilaren 11n, Plentziako Udaletxeari esker, ekintza hau Udalak berak ordaintzen du eta. "Kandelen argipean" taldeko partaidea da Pedro eta, beste lankideekin, lekuz leku ibiltzen da ipuinen magia zabaltzen. Haien hitzetan "Ipuinen bidez mundua ezagutzeko abentura bizi izango dugu, magikoak eta ez hain magikoak diren herrialdeetatik bidaiatuz, abentura atearen bestealdean hasten ohi delako".


Comments