Nick Gardner gurean

publicado a la‎(s)‎ 30 nov. 2015 4:48 por mari luz arranz
Cambridge-eko Unibertsitatean Erdi Arokoak eta Modernoak deritzaien hizkuntzak ikasi zituen Nick Gardner -ek (1953, Londres). “Ibilbide bihurri baten ostean”, jatorri are zaharragoko batekin egin zuen topo: euskararekin. 1970eko hamarkadan Euskal Herria zapaldu zuenean, ingelesa irakasteko aitzakian, ez zuen pentsatuko hau bihurtuko zenik bere bizileku. Euskal munduan pixkanaka sartu zen, besteak beste, Paulo Agirrebalzategi apaizari esker; baita hizkuntza ikasi ere, Bilbon ia entzuten ez zen garaian. Hizkuntzetarako trebeziak eta jakinminak bertako kulturan murgildu zuten Gardner. 1981etik 2007ra nagusiki Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean egin zuen lan, besteak beste, EGA azterketaren diseinuan. Ingelesa ama hizkuntza duenez gero, euskararen egoeraz atzerrian hitz egiteko pertsona egokia izan da Gardner. Hartara, hainbatetan izan da Galesen, bertako esperientziatik ikasteko, eta geurean landu den hizkuntza politika azaltzeko. “Ikusi eta ikasi”. Gaur egun, Euskaltzaindiaren baitan, Euskararen Historia Soziala proiektuan dabil buru belarri.
Comments