------ Proiektu honen bitartez nahi izan dut frogatu hezkuntza eredu ezberdinak daudela eta konkretuki artearen hezkuntzan (nire espezialitatea dela) nahi izan dut esperimentu “txiki” bat egin D.B.H.-ko ikasleekin. Ekintza horren bidez, dibertitzea, kontzeptu ezberdinak barneratzea eta baita ere artea modu askotan ikasi ahal dela azalarazi nahi nuen. Inguratzen gaituen guztia artearekin harreman zuzena dauka eta nire ustez, eskola, ikastetxe, instituto zein unibertsitatean, askotan, metodologi nahiko aspergarriak-tradizionalak jarraitzera ohituta gaude ikasterako orduan eta fenomeno honek eragiten duena da, arlo honek merezi duen garrantzia albo batera uztea eta ikasle zein irakasleak desmotibatzea. Guzti horrek eragin kaltegarriak dauzka gure hezitze-prozesuan, noski. Orduan...zergatik ez eman buelta bat guzti horreri ? TALDEA DBH3G |
-1- IES URIBE-KOSTA BHI > IKASLEEN BERRIAK >