MARTXOAK 8, IES URIBEKOSTAN BHI

publicado a la‎(s)‎ 9 mar 2021 4:47 por administratzailea Uribekostabhi   [ actualizado el 9 mar 2021 8:27 ]
Atzo, MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEAREN EGUNA ospatu genuen gure ikastetxean. Atsedenaldietan egindako konzentrazioez gain,
ITP enpresa aeronautikoko langileek (Iratxe Las Hayas - IGEko kidea-, Estibaliz Abadía, Izaskun Villaro eta Olatz Cánovas) zientziaren eta teknologiaren munduan izandako esperientziaren berri eman diete ikasleei. Aditu guztiak bat datoz nerabeek zientziaren eta teknologiaren alorrean emakume arrakastatsuak ezagutzearen garrantzian, eredu gisa baliagarri izan dakizkien. Oso interesgarria izan da hitzaldia (on-line) eta sortu diren galderek hausnarketa sortarazi diete ikasle guztiei.


Comments