Gure institutua "hozkailu solidarioa" proiektuarekin bat

publicado a la‎(s)‎ 5 feb. 2018 13:22 por Ricardo Ibarra   [ actualizado el 5 feb. 2018 13:39 por Admin IES Uribe-Kosta BHI ]
Hozkailu Solidarioa elikagaien xahuketaren kontra egiteko proiektua da.

Mundu mailan ekoizten diren elikagaien %40a inguru ez dela ezta komertzializatzeko ere erabiltzen onartezina da. Elikagai horien bazterketaren arrazoia, batetik, kontsumitzaileok eskatzen dugun itxura ez izateagatik da eta bestetik, jakien lehentasunezko data hurbil izateagatik. Elikagai guzti horiek gure auzoetako zabor-edukiontzietara botatzen dira.

Baztertutako elikagai horietako asko guztiz erabilgarriak dira. Produktu baten jateko lehentasunezko data hurbilekoa edo gaindituta izateak, ez du elikagaia egoera txarrean dagoenik esanahi. Kontsumitzeko egokia izan daiteke eta beraz, behar duenak aprobetxatu dezake.

Hozkailu Solidarioa proiektua Galdakaon (Bizkaia) sortu zen. Asociación Humanitaria de Voluntarios de Galdakao GBGE Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea, bere presidente eta sortzailea den Alvaro Saizen eskutik, hilabete askotan lan egin ondoren.

Lehenengoko Hozkailu Solidarioa Galdakaon 2015eko apirilaren 29an martxan jarri zen, GBGE eta herriko Udalaren arteko koordinazioaren ondorioz. Hilabete bateko froga epealdia igarota, hasieran Hozkailu Solidarioan planteatutako helburuak bete zirela baloratu zen. Zehazki, 200 kg elikagai zabor-edukiontzian amaitzea ekiditu zen. Beraz, hasierako balorazio eginda eta emaitza hori ikusita, honelako proiektua auzo, herri edo hiriren batean aurrera eramatea nahi zuen edozein pertsona, elkarte edo dendarekin elkarbanatzea erabaki zen.

Eta aurten, gure institutua, jantokiaren langile eta gure ikasleen esker, proiektua laguntzeko martxan jarri da.