FILOSOFIA IRTEERA: PENTSATUZ

publicado a la‎(s)‎ 18 nov. 2018 22:01 por Admin IES Uribe-Kosta BHI   [ actualizado el 19 nov. 2018 10:19 ]


2. Batxilergoko gure ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofiako Graduko hainbat irakaslek eta ikaslek Donostiako kanpusean antolaturiko "Pentsatu!" jaialdian parte hartu dute. Azaroaren 15a UNESCOk izendatutako Nazioarteko Filosofia Eguna izanik, pentsamendua, filosofia eta kritika giro ludiko eta informalean zabaltzeko asmoz, batxilergoko ikasleek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute: Feminismoa, Filosofia eta Zientzia, Filosofia eta maitasuna, Filosofia ta etorkizuna, Elkarrizketa filosofikoak..