publicado a la(s) 20 abr 2021 8:30 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 20 abr 2021 8:53
]
DBH 2mailako ikasleek egindako lanak ikastetxeko pasabidean ikusi ahal dituzue. Emakume konpositoreak, joleak eta orkesta zuzendariak ezagutzeko aukerarik ezin hobea!!! |
publicado a la(s) 18 mar 2021 0:52 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 20 abr 2021 8:19
]
Agenda 21-30ko kideak, Txema, Iñigo (irakasleak) eta batxilergoko ikasleak Izuskitza mendi tontorreraino joan dira eta han bertoko sagarrondoak eta okaranondokoak landatu dituzte. Orain direla bi urte hasi zen ekintzarekin jarraintzen du Agenda 21-30 taldeak. Ama Lurra zaindu eta hobetzen, beti gogotsu eta ilusioz beterik talde honen kideak! |
publicado a la(s) 9 mar 2021 4:47 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 9 mar 2021 8:27
]
Atzo, MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEAREN EGUNA ospatu genuen gure ikastetxean. Atsedenaldietan egindako konzentrazioez gain, ITP enpresa aeronautikoko langileek (Iratxe Las Hayas - IGEko kidea-, Estibaliz Abadía, Izaskun Villaro eta Olatz Cánovas) zientziaren eta teknologiaren munduan izandako esperientziaren berri eman diete ikasleei. Aditu guztiak bat datoz nerabeek zientziaren eta teknologiaren alorrean emakume arrakastatsuak ezagutzearen garrantzian, eredu gisa baliagarri izan dakizkien. Oso interesgarria izan da hitzaldia (on-line) eta sortu diren galderek hausnarketa sortarazi diete ikasle guztiei.
|
publicado a la(s) 5 dic 2020 0:13 por administratzailea Uribekostabhi
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra nork bere buruari jarri dio erronka. Batzuk ahobizi beste batzuk belarriprest; izan ikasle izan guraso zein garbitzaile. Zinemaldia, bertsolaritza, lehiaketak, trapezistak, jolasak… Asko izan dira egun hauetan euskaraz gozatzen jarraitzeko arrazoiak. Iritsi da Euskaraldia agurtzeko eguna, eta txapa kenduko dugu baina ez erronkari eusteko gogoa. Segi dezagun bada #euskaramesten! |
publicado a la(s) 19 nov 2020 4:56 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 19 nov 2020 4:56
]
Pegatina lehiaketan irabazlea badaukagu jadanik. Ikusiko duzue zein den pegatina banatuko denean. Dena den, ikusita egin dituzuen lanen maila eta zenbat ahalegindu zareten (aukeraketa ez da batere erreza izan), eskertu nahi genizueke egindakoa. Helburu horrekin zenbait lanekin aurkezpen bideo bat prestatu dugu (guztiak jartzea ezinezkoa zen). Espero dugu zuen gustukoa izatea . |
publicado a la(s) 14 sept 2020 7:20 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 11 oct 2020 0:37 por susana beltran
]
|
- Inprimakia betetzeko epea irailaren 21an 23:59ean bukatzen da. - Ez ahaztu, institutuko posta elektronikoaren bidez bete behar dela inprimakia - Aldaketa bat baino gehiago nahi izanez gero, inprimaki ezberdinak bete beharko dira. |
|
publicado a la(s) 9 sept 2020 8:45 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 23 mar 2021 13:49
]
Ane Riobook Gorlizko Kontaketa Laburren Lehiaketa irabazi du, “Ez dut ulertzen” izeneko ipuinarekin. Argazkian Miren Izaskun Ibarra Garay Kultura zinegotziak Aneri saria banatzen. Berria (eta ipuina) irakurri ahal duzu hemen. |
publicado a la(s) 30 jun 2020 22:47 por administratzailea Uribekostabhi
[
actualizado el 30 jun 2020 22:48
]
publicado a la(s) 9 jun 2020 21:53 por administratzailea Uribekostabhi
DBH 4EKO ikasleek gai honi buruz egindako ikerketa lan oso interesgarriak kontsultatu ahal dituzue atxikitutako aurkezpenetan. Informazio gehiago Agenda 21eko sitean
|
publicado a la(s) 13 feb 2020 4:17 por administratzailea Uribekostabhi
San Valentin eguna gora eta behera gure gizartean. Baina zer dakite gure ikasleek?Gaur Infopuntuko arduradunak gure ikasleekin egon dira Maitasunaz hitz egiten. Miren Amurizak idatitako artikulua ( "Ondo maite zaitut" ) aitxakia hartuta poster honetan dauzkazue haien hausnarketak. |
|