Agenda 21


v     Gure Planetako baliabideak (energetikoak, ura, lehengaiak…) agortzen ari gara.

v     Energiaren kantitate itzelak kontsumitzen ditugu; horren ondorioz  Lurraren atmosfera berotzen ari da eta aldaketa klimatikoa eragiten du.

v     Gure jarduerak eta kontsumo askok ingurumenean atzerakorik ez duten inpaktu kaltegarriak eragiten dituzte (kutsadura, biodibertsitatearen galera, desertifikazioa…), eta arriskuan jartzen dute Lurraren oreka.

v     Munduan milioika pertsonak pobrezian bizi dira, etorkizun gorriaren aurrean.


 1992 urtean Rio de Janeiron egindako “Lurraren Gailurrean” parte hartu zutenek AGENDA 21 agiria egin zuten. Geroago Nazio Batuen erakundeak onartu eta gomendatu zuen planetaren iraunkortasunerantz aurrera joateko.


Agenda 21 ekintza plan bat da gure planetan bizitzari eusten dioten sistemak kontserbatzeko eta mantentzeko, eta etorkizuneko belaunaldiei uzteko Lurra bizi ahal izateko moduan. Plan hau erakunde desberdinek garatzen dute: gobernuak, Nazio Batuen erakundeak, enpresak, instituzioak, udalak (Tokiko Agenda 21) eta ikastetxeak (Eskolako Agenda 21).

Aurtengo ikasturtean gure ikastetxeak Eskolako Agenda 21 burutuko du aurreneko aldiz. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 465 lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin batera garatuko dugu heziketa programa hau. Agenda 21 ekintza plana da iraunkortasunaren eta  ingurumenaren alde jarduteko. Beraz, gure inguru sozial eta naturala hobetzea da bere helburua.

 

Aurten  gure institutuko proiektua URAren gaiaren inguruan garatuko da, bere alderdi sozialak eta  naturalak barne. Hiru ardatz ditu:

 

-         Uraren kudeaketa iraunkorra eta arduratsua., bai ikastetxean baita udalean ere.

 

-         Currriculumaren berrikuntza: uraren gaia, eta bere ingurumen alderdiak, programazioetan eta eguneroko gelaren lanean sartzen delarik.

 

-         Hezkuntza komunitatearen partaidetza eta ikasleen protagonismoa.

 

 

Eskolako Agenda 21en proiektuarekin nahi dugu:

 

-         Hezkuntza komunitatearen kide guztiak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea ingurumen arazoekiko.

 

-         Kudeaketa arduratsua egitea gure kontsumo ohiturak hobetzeko eta ingurumenean eragiten dituzten inpaktuak  gutxitzeko.

 

-         Partaidetzaren esperientzia praktikoa egitea eta elkarlanean laguntzea ingurumen arazoak konpontzeko.

 

 Laburbilduz: mundu iraunkorra eraiki eta etorkizuneko           belaunaldiei bizitzeko planeta egokia utzi.

Eskolako Agenda 21  ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.














v     Estamos consumiendo y agotando los recursos (energéticos, agua, materias primas...) de nuestro planeta.

v     Utilizamos enormes cantidades de energía y, en consecuencia, la atmósfera de la de la Tierra se está calentando generándose así un cambio climático.

v     Muchas de nuestras actividades y consumos generan impactos negativos e irreversibles (contaminación, pérdida de biodiversidad, desertificación) en nuestro entorno.

v     La pobreza de  millones de personas en el mundo y las desigualdades sociales no tienen perspectivas de solución.


En 1992 los asistentes a la “Cumbre de la Tierra” de Río de Janeiro elaboraron el documento AGENDA 21, que fue posteriormente aceptado y recomendado por las Naciones Unidas como vía para avanzar hacia la sostenibilidad.

 

La Agenda 21 es un plan de acción con medidas para conservar los sistemas que sustentan la vida de nuestro planeta y dejar la Tierra en condiciones de ser utilizada y vivida por las generaciones futuras. El plan es aplicado y concretado por gobiernos, organizaciones de las Naciones Unidas, empresas, instituciones, ayuntamientos (Agenda Local 21) y centros educativos (Agenda 21 Escolar).

Nuestro centro se inicia este curso en la Agenda 21 Escolar. Vamos a desarrollar este programa educativo junto con otros 465 centros de enseñanza primaria y secundaria de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba. La Agenda 21 es un plan de acción para trabajar por la sostenibilidad y el medio ambiente. Queremos así aportar nuestro granito de arena en la mejora de nuestro entorno social y natural.

A lo largo de este curso nuestro proyecto se desarrollará en torno al tema de EL AGUA y sus implicaciones sociales y medioambientales. Trabajaremos sobre tres aspectos básicos:

-       La gestión  responsable y sostenible del agua, tanto en el centro escolar como en el municipio.

 

-       La innovación del currículo escolar: introduciendo el tema del agua y sus aspectos medioambientales en las programaciones y en el trabajo diario del aula.

 

-       La participación de la comunidad educativa y el protagonismo del alumnado.

 

Con el proyecto Agenda 21 Escolar queremos:

 

-              Concienciar y sensibilizar a todos los miembros de la comunidad escolar ante los problemas  medioambientales.

 

-              Realizar una gestión que mejore nuestros consumos y reduzca los impactos y consecuencias negativas que producen en el entorno.

 

-              Hacer la experiencia práctica de participar y colaborar de forma comunitaria para la resolución de los problemas medioambientales.

En resumidas cuentas: hacer un mundo sostenible y dejar a las próximas generaciones un planeta en buenas condiciones para vivir en él.

 La  Agenda 21 Escolar es un programa educativo para la calidad y la sostenibilidad del centro educativo. Se  basa en la participación de la comunidad e interviene y colabora con el desarrollo sostenible del municipio.

Comments